XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Katalogoaren gorputz nagusian egin behar diren zuzenketa horiez gain,
Azken orduko presak eraginik nahikoa garbitu gabe gelditu zitzaigun aurkibide hau.
Kasu bat baino gehiago bereizi behar da hemen.
Hiru behintzat bai: egileen nahasketa; izen-deituren aipamen okerrak; eta deiturez eta gaitzizenez, bietara, agertzea egilea.
Lehen biak, autore-nahasketak eta aipamen okerrak, zuzendu egiten ditugu.
Eta autore baten izenordeak ere aipatzen ditugu, ezagutzen ditugun kasuan noski.
Autore-nahasketakFitxa nagusian zuzendu beharrik ez izanda ere, badira
Autore bati bereak ez diren liburuak erantsi zaizkio.
Hona atzeman ditugunak:
- Joxe Auxtin Arrieta (Ugartemendia) idazlearen izenpean dator Joxe Agustin Arrietaren
- Jose Maria Azkuerenpean Resurreción Maria-renak ere badatoz.
Azkue Aberasturirenak dira - Anjel Lertxundiri erantsi diogu A(ltube) Lertxundiren
- Eusebio Osa Unamunorenak bailiran agertzen dira bere arreba Euxebiren
- Jean Hiriart-Urruty, gaztea eta zaharra, bereizi gabe datoz
Zaharrarenak hauek dira:
Izenak eta deiturak desegoki banaturiko kasu zenbait ere bada.
Hala nola:
- Agirre Martin, Itziar = Itziar Agirre, Martin
- Almodovar, A.R. = Rodriguez Almodovar, Antonio
- Lertxundi, A. = A(ltube) Lertxundi, Sebero
- Lund Kirkegaard, Ole = Kirkegaard, Ole Lund
Gaitzizena bera izan daiteke idazle-izena, eta hala da sarritan: Bernardo Atxaga, Beltza, Txillardegi, Omar Navarro, Txiliku, Xabier Lizardi, Kirikiño,(...)